Paper zorroa izeneko atal honetan. Didaktikako ikasgaian izan dudan ikasketa prozesua azalduko dut. Hasierako ustea, zer ikasi dudan, zein oztopo izan ditudan...etab. Aitortu beharra dut asko kostatu zaidala atal honekin hastea ez bainago ohituta nire usteak argitaratzera edozeinek ikus ditzan. Baina, erronka berri honi ekingo diot gaur.
Ikasturte hau hasi baino lehen hezkuntzaz nuen ikuspegia oso bestelakoa zen. Nire ustetan, gaur egun abian dagoen hezkuntza egokia zen. Egia esan ez bainintzen inoiz informazioa bila ibili ,baina, guk ere ikasketak horrela gauzatu ditugunez hezkuntza egokia iruditzen zitzaidan. Horrez gain, hezkuntza eskolako ikaskuntzarekin lotzen nuen.
Lehenengo lau hilabetean, hezkuntzaren teoria eta historia ikasgaian ohartu nintzen hiru hezkuntza eremu daudela. Formala, eskolan lantzen den ikaskuntzari dagokiona; ez formala, eskolaz kanpoko ikaskuntza. Esaterako, kirolak, ingeleseko akademia, dantza, klase partikularrak...etab; eta hezkuntza informala, gurasoengandik, aiton-amonengandik, lagunengandik...etab jasotzen dugun ikaskuntza.
Hala ere, haur bat hezterako garaian hiru hezkuntza eremuak dute berebiziko garrantzia. Hiru eremuak ondo jaso baditu prestakuntza egokia duen haurra izango baita. Horregatik, ez diot eremu bati besteri baino garrantzia gehiago ematen.
Horrez gain, hezkuntza aldatzearen erronka gure esku dago "irakasle berrien" esku. Aldatzea behar baitu. Estaterako: baliabideak ( biburuak alde batera utzi), ebaluazioa ( azterkete garrantzi gutxiago eman eta beste ebaluazio mota bat sustatu), taldelana aintzat hartu...etab. Guk ez badugu hori bultzatzen ez baita sekula aldatuko. Nahiz eta, hezkuntza tradizionalekin gaur egungora aldaketa asko izan diren, argi dagoena zera da, oraindik ere hainbat aspektutan aldaketa ugari behar dituela hezkuntzak.
Bestalde, oso interesgarriak iruditu zaizkit hezkuntzaren ingurua hasieran egin genituen ariketa eta eztabaida haiek. Zein eremutan ikusten genuen gure burua etorkizunean, hezkuntza-gizarteratzea- kultura kontzeptuak garrantziaren arabera sailkatzearena, hezkuntza tradizionala eta gaur egungo hezkuntzaren aldeen colajea eta baita objektiboak edo neutroak izan behar gunen hezkuntza munduan. Azken finean, ariketa hauek gaur egungo hezkuntzaren egoeraz hausnartzeko balio izan didate. Gai hau landuko ez bagenu ni behintzat ez nintzen konturatuko hezkuntza munduko errealitateaz, eta gu hezkuntzaren munduan murgilduta ibiko garenez etorkizunean akatsak kontuan izanda horiek konpontzeko ahalegina egin beharko genuke.
Orain, programazio eta unitate didaktikoekin ari gara lanean. Baina, hauek lantzen hasi baino lehen. Loreak azaldu zigunean egin beharreko eta dekretua eskuartean nuen bitartean, izututa nengoen. Horrenbeste helburu, esperientzia eremu...etab ikustean. Unitate didaktikoaren izena entzunda neukan, banekien eskolatan gauzatzen zen programazioa zela nire izebei entzunda oposaketak prestatzen ari ziren bitartean baina ez nekien zehatz- meats zein zen bere helburua. Baina, ikasgelan pausoz pauso nola egin behar genuen azaldu zigunean Loreak, nituen izuak joan zitzaizkidan baina orduan lanean gogor hasi behar genuela ohartu ginen, lana bazeukan.
Jada, unitate didaktikoa amaitzen ari gara. Gureak "gure herria" du izena eta unitate didaktiko hau erabiliz 5-6 urte inguruko haurrei Anoetako herria ezagutzen lagundu nahi diegu. Adibidez, eraikinik aipagarrienak, kaleen izenak, plaza ezberdinen izenak ... etab. Azken helburua herriko maketa bat egitea izango da.
Didaktikako paper zorro honi amaiera emateko. Aitortu beharra dut, irakasle izaterako momentuan beharrezkoak diren hainbat eduki ikasi ditudala. Adibidez, Unitate didaktikoak egiten. Horrez gain, lehen aipatu dudan bezala hezkuntzaren inguruan hausnartzeko balio izan dit. Bestalde, ezinbestekoa da gu irakasle garen momentuan gute hezkuntza idealaren alde egitea. Bestela ez baitugu aldatzerik lortuko. Horrez gain, ikasgelan lan egiteko erabili dugun metodoa eramangarria izan da ez baita " txaposoa" izan. Beraz ikasgai honetan oso gustura aritu naizela jakinarazten dut.
Gure lanean haurren irribarreak ezinbestekoak direnez, kanta honekin amaiera ematen diot paper zorroari.

Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminar