Páginas

sábado, 5 de mayo de 2012

Aurtengo Saharako bidaia


Duela hilabete inguru Mendebaldeko Saharako Zug herrian egon nintzen. Darahli  elkarteak antolatutako bidai batetan, Saharar herriari laguntzeko. 58 lagunek hartu genuen parte zazpi eguneko bidai honetan. Betan, udaletxean zuten sala bat pintatzen eta elektrizitatea jartzen aritu ginen, Soweto-ko eskolan tailerrak antolatu genituen bertako haurrentzat, hango herritarrek beren kulturaren eta egoeraren nondik-norakoak azaldu zizkiguten eta Rabuniko gerraren museoa, gerran zauritu zirenen ospitalea, urgentzia zerbitzua eta erietxe nazionala ezagutu genituen.

Bertan bizi izan genuen esperientzia izugarria izan zen, ahaztezina. Familia ezin hobea tokatu zitzaigun. Oso ondo hartu ziguten eta bertako kide izango bagina bezala tratatu.

Jarraian, argazki batzuk jarriko dizkizuet.








No hay comentarios:

Publicar un comentario