Páginas

martes, 8 de mayo de 2012

Nire ustetan irakaskuntza prozesua trenean egin daitekeen bidaia bat bezalakoa da. Zuentzat ala al da?



Irakaskuntza trenean bidai bat bezakoa dela ikusten da bertan. " La docencia es como un viaje en tren" du izena eta oso interesgarria iruditu zaidanez ikusgai ipintzen dut guztiontzat.



sábado, 5 de mayo de 2012

Aurtengo Saharako bidaia


Duela hilabete inguru Mendebaldeko Saharako Zug herrian egon nintzen. Darahli  elkarteak antolatutako bidai batetan, Saharar herriari laguntzeko. 58 lagunek hartu genuen parte zazpi eguneko bidai honetan. Betan, udaletxean zuten sala bat pintatzen eta elektrizitatea jartzen aritu ginen, Soweto-ko eskolan tailerrak antolatu genituen bertako haurrentzat, hango herritarrek beren kulturaren eta egoeraren nondik-norakoak azaldu zizkiguten eta Rabuniko gerraren museoa, gerran zauritu zirenen ospitalea, urgentzia zerbitzua eta erietxe nazionala ezagutu genituen.

Bertan bizi izan genuen esperientzia izugarria izan zen, ahaztezina. Familia ezin hobea tokatu zitzaigun. Oso ondo hartu ziguten eta bertako kide izango bagina bezala tratatu.

Jarraian, argazki batzuk jarriko dizkizuet.








jueves, 29 de marzo de 2012

Hezkuntzak izan duen aldaketa


Ariketa honetan, hezkuntzak izan duen aldaketari buruzko colaje bat egin dugu glogster programa erabiliz. Bertan, Lehengo eta gaur egungo hezkuntzaren ezaugarriak agertzen dira.

Hori dela eta, ikusgai ipiniko dut gure taldeak egindako colajea.





Objektiboak edo neutroak?

Nire ustetan, irakasle batek objektiboa  izan beharko luke, naiz eta, zaila egiten zaigun, gu subjektuak baikara. Hala ere, ahalehina egin beharko genukeela iruditzen zait . Bestalde, neutroa izatea ia ezinezkoa dela uste dut.

Lehen aipatu ditudan bi kontzeptuak ( objektiboa eta neutrala) definituko ditut beren aldea ikusteko:
  • Objektiboa: Bere pentsakera edo ideologia ez diena transmititzen ikasleei. Esaterako gai jakin baten ikuspuntu desberdinak azaltzen dituena. 
  • Neutroa: Bere iritzirik ematen ez duena eta eztabaidetan ere parte artzen ez duena.

Darahli elkartea

Kaixoo guztioi!

Kulturarekin lotuta, ni Sahararen aldeko elkarte bateko kide naiz, Darahli elkartekoa hain zuzen. Bere proektuetako bat, ikasle batzuekin Saharara bidaia bat egitea da bertakoei laguntzeko. Ni duela hiru urte 2009an joan nintzen ikasle bezala eta aurten martxoaren 30ean goaz Zug izeneko herrira.

Hori dela eta, orain dela hiru urteko argazki bat eta bideotxo hau jarriko dizkizuet!!

Kultura - Gizarteratzea - Hezkuntza

Ikasgelan ariketa hau landu genuenean, Loreak hauek ordenean ipintzeko esakatu zingun garrantzaiaren arabera. Talde txikietan eztabaidan aritu ondoren lortu geunuen ondorio batetara iristea. Baina lehenik eta behin, honako konptzeptu hauek definituko ditut:

  • Kultura: Gizarte edo gizatalde baten ezaugarri diren berezitasun espiritual, material, intelektual eta aktiboak dira. Arteaz gain, honen barnean dira bizimodua, oinarrizko eskubideak, balio sistemak, ohiturak eta sinesmenak.
  • Gizarteratzea: Gizabanakoak gizarte bateko kultura bereganatzen dueneko prozesua da. Gizakiak gizartea barneratzen du. Beraz, gizabanakoa gizarte horretan bizitzeko prestatzen da, sozializatzen da, bere taldearen kultura bereganatzen duen neurrian.
  • Hezkuntza: Gizakiak perfekzioanatzeko prozesua da. Bizitz guztian irauten duena.

Guk erabaki genuen ordenarik egikena ondorengoa zela: Kultura, gaizarteratzea eta hezkuntza. Azken finean, pertsona batek hezkuntza ona jaso badu, baina, ez badago gizarteratuta ez ba zoriotsua izango.