Páginas

miércoles, 28 de marzo de 2012

Zein hezkuntza eremutan aritzea gustatuko litzaidake etorkizunean?


Lehenik eta behin, esan beharra daukat aurten deskubritu dudala hezkuntza hiru eremutan bereizten dela. Formala, informala eta ez formala.

Hori dela eta, etorkizunean hezkuntza formalean aritzea gustatuko litzaidake. Ikastetxe batetan 0-6 urte bitarteko haurrekin lanean. Hori izan baita niri majisteritza egitera bultzatu nauena.

Bestalde, ez dut alde batera uzten hezkuntza informalean aritzea. Lehen aipatu dudan bezala, pasaden urteko udaran begirale tituluaren zati teorikoa atera nuen eta orain praktiketan ari naiz Ludotekan. Bertan deskubritu dudana zera izan da, oso polita eta aberasgarria dela hezkuntza informalean lan egitea.

Hala ere, hezkuntza formalean aritu baino lehengo hezkuntza informalean ibiliko naizela uste dut. Esaterako, udaleku itxi zein irekietan begirale gisa lanean, edo ludoteka batetan...etab.

No hay comentarios:

Publicar un comentario